Geologiaren irakaskuntzari buruzko XVIII. Sinposioa, uztailaren 14tik 19ra Bilbon

2014-04-22

Uztailaren 14tik 19ra Geologiaren Irakaskuntzaren XVIII. Sinposioa izango da Bilbon. Geologiaren irakaskuntzan eta zabalkundean interesa eta jakin-mina duten pertsona guztientzako bilgune izatea da Sinposio honen asmoa. Euskal Kostaldeko Geoparkea antolatzaileen artean dago, beste eragile batzuekin batera. 

Sinposioaren egiturak eta jarduerek parte-hartzea sustatu nahi dute eta, horretarako, antolatzaileek egitarau zabala prestatu dute: interes handiko zientzia- eta gizarte-gaiei buruzko hitzaldiak, gaurkotasuneko gaiei buruzko eztabaidak, formazio-konponente nabarmeneko tailerrak, landa irteerak eta kultura- eta jolas-jarduerak egingo dira. 

Sinposioak dituen helburuen artean, honakoak azpimarra daitezke: 

1. Geologia eta Lur-zientzietako irakasleen —hezkuntza maila desberdinetakoak, lehen hezkuntzatik unibertsitatera— artean hezkuntza esperientziak eta ikerketak ezagutarazte eta trukea erraztea. 

2. Eusko-Kantauriar Arroko geologia ondarea ezagutaraztea gizarte osoari. 

3. Geologia zientzia eta kultura modura sustatzea, defendatzea eta zabaltzea.

 

Informazio gehiago eta behin-behineko egitaraua: www.aepect.org

None
Geologiaren irakaskuntzari buruzko XVIII. Sinposioa, uztailaren 14tik 19ra Bilbon