Geologia, denen eskura

2015-12-15

Pasa den abenduaren 3an, minusbaliotasuna duten pertsonen Nazioarteko egunarekin bat eginez, "Ciencia sin barreras" elkarteak Geoparkeko flyschera gor-itsutasuna duten pertsonekin egindako irteerari buruzko bideoa estreinatu zuen. 

Bi urte dihardute "Ciencia sin barreras" elkarteko lagunek zientzia eta kultura zientifikoa denen eskura jartzeko lanean, euren ezagutza minusbaliotasun funtzionala duten pertsonekin partekatuz. Euren lanari esker, pasa den ekainean gor-itsutasuna duen lagun talde batek Geoparkeko flyschean geologia deskubritzeko, ikasteko eta sentitzeko aukera izan zuen, Zumaiara egindako bisitan.

Geoparkean egin den esperientzia hau aitzindaria izan da geologia gor-itsutasuna duten pertsonengana iristeko ahaleginean. 

Abenduaren 3an, minusbaliotasuna duten pertsonen Nazioarteko egunean, "Ciencia sin barreras" elkarteak irteera honi buruzko bideoa estreinatu zuen. Hona hemen:

Geologia, denen eskura