2024-09-30
Urrairen 6tik 20ra egingo den lehiaketaren helburua Geoparkean dauden zortzi altxor geologiko bertatik bertara eta modu ludikoan ezagutaraztea da
Datorren igandean (urriak 6) ospatuko den Geodibertsitatearen Nazioarteko Eguna zabaldu asmoz, “Geoaltxorraren bila” izeneko lehiaketa antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Hala, urriaren 6tik 20ra egingo den Geocaching jokoaren bidez, Geoparkeko zortzi altxor ezagutzera joateko gonbidapena egin nahi dugu, eta hori egitera animatzen direnak saritu. Geologia Interesguneak (GIG) izenarekin ezagutzen dira altxor horiek. Euskal Kostaldeko Geoparkean egindako GIGen inbentarioaren arabera, balio zientifiko handieneko 65 gune daude bertan.
Zergatik eskaini egun bat Geodibertsitateari? Erantzuna erraza da: lurraldeen aniztasun geologikoaren garrantzia agerian uzteko. Izan ere, Geodibertsitateak erabat baldintzatzen ditu gure historia eta gure kultura, eta diruz nekez kuantifikatu daitezkeen baliabideak eta zerbitzuak ematen dizkigu. Erliebea, klima, harriak eta lurzoruak dira gure ekosistemek sortzen dituzten prozesu biologikoen oinarria. Beraz, Geodibertsitateak biodibertsitateari eusten dio.
Geoparke bat balio geologiko handiko lurraldea da, zeinaren toki-garapeneko estrategiak garrantzi berezia ematen baitio lurralde horretako ondare geologikoari. Geoparkearen definizioak bere baitan hartzen du Geologia Interesguneen (GIG) presentzia, eta horiexek islatzen dute lurralde horretako ondare geologikoa. Zerrenda hori lurralde honen geologiaren erakusgarri da, eta lekurik berezienak eta bakanenak ere hartzen ditu barne. Horrez gain, alderdi didaktikoari edo geoturismoari dagokionean, aukera asko ematen dituzten leku oso erakargarriak dira.
Aisialdia eta teknologia uztartzen dituen “Geoaltxorraren bila” jokoak GIG inbentarioaren zortzi interesgune ezagutaraztea du helburu. Jokoak proposatzen dituen toki gehienetara oinez iristea erraza da, baina esfortzu zertxobait handiagoa eskatzen duten beste bi ‘altxor’ ere proposatu ditugu, eta horiek sari potoloagoa izango dute.
Jokoan parte hartu nahi duzu? Bada, zapata egokiak jantzi eta ondoko urratsak jarraitu:
Urriaren 20an bukatutzat emango da jokoa eta irabazleen izenak jakinaraziko ditugu. Hauek izango dira parte-hartzaileen artean zozkatuko diren sariak: