2015-12-17
Bisita gidatuak hurrengo egunetan eskainiko dira: abenduak 26 eta 27, eta urtarrilak 2, 3, 7, 8, 9 eta 10. Denera Geoparkeak 11 proposamen antolatu ditu eguberrietako oporretarako, itsas irteerak, ibilbide geologikoak eta kulturalak.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak ez du Gabonetan itxiko. Zumaia, Deba eta Mutrikuko herriek osatzen dute Geoparkea eta, lehendabiziko aldiz, datozen Gabonetako oporretarako bisita gidatuen eskaintza zabala prestatu du.
Proposamen hauei esker, aukera anitz izango dugu Euskal Kostaldeko Geoparkeko ondare geologiko, kultural eta naturalaz gozatzeko, berriki UNESCOren Munduko Geoparke izendatua.
Bisita gidatuak hurrengo egunetan eskainiko dira: abenduak 26 eta 27 eta urtarrilak 2, 3, 7, 8, 9 eta 10. Denera, 11 proposamen antolatu dira. Geoparkeko flyscharen labarretatik itsasontziz nabigatu ahal izango dugu Lurraren historia itsasotik deskubritzeko, ibilbide kulturalek monumentu eta eraikin adierazgarrienak ezagutzeko aukera emango digute edota euskaldunen itsas tradizioa ezagutu ahal izango dugu.
Bisita gidatuen gaineko informazio osoa eta ordutegiak hemen kontsulta ditzakezu eta erreserbak jada egin daitezke on line edota Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetara deituz.
(Argazkia: Javier Carballo)