2025-12-10
Geoparkeko Biraren irudiarekin apaindutako erabilera anitzeko poltsatxoa duzu aurtengo nobedadea. Guk nezeserra deitzen diogu, izan ere, forma horixe du; baina, mendira zoazenean bestelako gauzak edo jakiak gordetzeko balio du poltsak. Edo eguneroko zure poltsa barruan gauzak hobeto sailkatzeko eta eskura edukitzeko aproposa ere izan daiteke. Gainera, material erresistentearekin egina dago eta kolorea ere zikin-estalia du.
Alde batean Geoparkearen logotipoa dauka eta bestean, berriz, Geoparkeko Biraren ibilbidearen irudia. Honezkero jakingo duzu Geoparkeko Bira gure lurraldea oinez eta patxadaz ezagutzeko hiru etapetan egiten den ibilbidea dela. Ez baduzu oraindik ezagutzen, ez utzi gerorako, sekulako esperientzia da!

Inguruan gozozale ugari ere badela jakitun garelako osatu dugu sorta hau. Honako hirukoteak osatzen du 'GeoGourmet Gozoa' berria: Goxart gozogintzaren txokolatezko birutak, Zortziko eztigileen ezti-potoa, eta Txindurri-Iturri sagardoa. Aurrekoa bezalaxe, sorta hau ere 20 eurotan saltzen jarri dugu Debako, Mutrikuko eta Zumaiako Turismo Bulegoetan. Telefonoz edo emailez ere egin daitezke eskariak: 943 19 24 52 / komunikazioa@geoparkea.com.
GeoGourmet sorta ezagunena dugu, gurekin urteak daramana. Bertako produktuekin osatutako sorta han eta hemen banatu izan dugu, inguruko zein kanpotik etorritako mokofinen artean. Txakolina, atuna eta gazta zati bat aurkituko duzu otarran, bertako ekoizleen kalitatezko produk
tu aukeratuak besterik ez.
GeoGourmet sorta GAZIA ere 20 eurotan saltzen dugu Debako, Mutrikuko eta Zumaiako Turismo Bulegoetan. Telefonoz edo emailez ere egin daitezke eskariak: 943 19 24 52 / komunikazioa@geoparkea.com.
LIG&KLIK. Geoparkeko Interesgune Geologikoen irudiak eta informazio eguneratua biltzen dituzten kartak dira. Horietan aurkituko dituzun galderei esker, joko ezberdinetan jokatu ahal izango duzu. Zuk zeuk aukeratu gehien gustatzen zaizuna eta jolastu LIG&KLIKekin! Ederki pasatuko duzu eta pila bat ikasiko duzu, aldi berean.
Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioen artean aukeratu dezakezu, edo biak eskuratu! Jokoa 10 eur
otan dago salgai Debako, Mutrikuko eta Zumaiako turismo bulegoetan.
Edukia: 64 karta + mapa + karta bat argibideekin.

Geoparkeko naturari buruz gehiago ikasi nahi izanez gero, horretarako aukera ematen duen liburua eskuratu dezakezu. Iaz argitaratu genuen 'Biodibertsitateari buruzko apunteak' (Apuntes sobre biodiversidad, gaztelaniazko bertsioan) liburua Debako, Mutrikuko eta Zumaiako turismo bulegoetan dago salgai, 30 eurotan.
Alberto Luengo biologoaren testuez eta Ander Hormazuri ilustratzailearen akuarelez osatutako liburu ikusgarri honek Geoparkean dauden bost ekosistema ezagutzera ematen ditu: Itsaslabarrak eta marearteko zabalgunea, estuarioa, landazabal atlantikoa, artadi kantauriarra eta kareharrizko gailurretako baso mistoa. Irakurketaren gozamenak eta ikastearen plazerrak bat egiten dute liburuan, kontenplaziorako gonbiteari baietz esaten dionarentzat.

Geoparkeko aterkiak ongi etorria egiten dio beti euriari. Aterki sendoa, automatikoki irekitzen dena eta Geoparkearen logo eta kolore bereizgarriak dituenak. Euripean eroso eta lehor ibiltzeko moduan izango zara aterki urdin dotoreari esker.
Debako, Mutrikuko eta Zumaiako turismo bulegoetan aurkituko dituzu aterkiak salgai, 18 euroren truke.
