“Flyscharen ibilbidea” eta “Artzain txikiak” izeneko esperientziak, asteburuko eskaintzaren artean

2012-05-09

  • Euskal Kostaldeko Geoparkeak larunbat eta iganderako antolatu dituen bisita gidatuen
    artean, Basquetourrek bultzaturiko Euskadiko TOP Esperientzia bi aurki daitezke, “Flyscharen Ibibidea” eta “Artzain Txikiak” deiturikoak.
  •  Informazio gehiago eta erreserbak  webgune honetan edota Deba, Mutriku eta Zumaia turismo bulegoetan.

 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak larunbaterako eta iganderako hainbat bisita gidatu prestatu ditu eta, horien artean, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzaturiko Euskadiko TOP Esperientzia bi aurki daitezke, "Flyscharen Ibilbidea” eta “Artzain Txikiak”.

Larunbaterako, maiatzak 12, bi proposamen eskaintzen ditu Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Batetik, “Irteera geologikoa eta txalupaz irteera. Zumaiako Algorri Ezagutza Etxean goizeko 10:00etan egingo dute hitzordua. Geologo baten laguntzarekin, zonaldeko ondare geologikoa nahiz bertako itsaslabarrak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. 3 ordu eta erdiko iraupena duen jarduerari amaiera emateko, txalupaz egingo dute ibilaldia flysch-a itsasotik bistaratzeko.

 

Flyscharen ibilbidea. Ibilbide osoa” arratsalderako dago iragarrita. Esperientzia hau Basquetourrek bultzaturiko Euskadiko TOP Esperientzia bat da. Nautilus Ikasgune Geologikoa bisitatu ostean, Mutrikuko
flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak deskubritzeko aukera paregabea eskaintzen du ibilbide honek. Irteera 16:00etan, Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikotik.

Igandean, maiatzak 13,Artzai Txikiak” deituriko esperientzia eskainiko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Bisitariak euskal baserriaren mundura murgilduko dira eta familia osoak izango du gozatzeko aukera antzinako baserriko bizimoduan lantzen ziren ofizioak gogora ekarriz. Irteera 10:30ean, Lasturko San Nikolas plazatik (Deba).

 

Bestalde, igande goizez baita ere,Ibilaldia txalupaz” izeneko bisita gidatua egingo da. Itsas txango honetan Deba eta Zumaia arteko flyscha itsasoz ezagutzeko aukera izango da. Goizeko 11:30etan elkartuko dira bisitariak Zumaiako Txomin Agirre kaian.

Bisita gidatuetarako sarrerak webgunean bertan erreserba daitezke, baita Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetan ere.

None
“Flyscharen ibilbidea” eta “Artzain txikiak” izeneko esperientziak, asteburuko eskaintzaren artean