Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordea, Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaria, Mertxe Garmendia, eta Basquetourreko zuzendaria, Arantza Madariaga, Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatzen izan dira gaur, Leire Barriuso Geoparkeko gerenteak lagunduta.
Azken urteotan egin den lana bertatik bertara ezagutzeko bisitan Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan izan dira Jaurlaritzako turismo ordezkariak eta Geoparkeko txokorik esanguratsuenak ezagutzeko aukera ere izan dute.
Udalerri bakoitzean alkate berriek egin diete harrera, Pedro Bengoetxeak Deban, Oier Kortak Zumaian eta Jose Angel Lizardik Mutrikun.
Zumaiako Algorri Interpretazio Zentrora egindako bisita
Mutrikun