Eusko Jaurlaritzak Geodibertsitate Estrategia 2020 aurkeztuko du Euskal Kostaldeko Geoparkean

2014-07-07

Datorren asteazkenean, hilak 9, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburuak, Ana Oregik, EAEko Geodibertsitate Estrategia 2020 aurkeztuko du Euskal Kostaldeko Geoparkean. Estrategiarekin batera, Geologia Interesguneen inbentarioa aurkeztuko da. Inbentario honek 150 fitxa jasotzen ditu, leku bakoitza berezi egiten duen ezaugarri geomorfologikoen deskripzio zehatzarekin.

Aurkezpena Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan egingo da, goizeko 11:00etan.

Aurkezpena egin ostean, Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetzarako hitzarmena sinatuko dute, bien arteko harremanak sendotu eta ikerketa geologikoarekin, geokontserbazioarekin, dibulgazioarekin edota iraunkortasunerako heziketarekin loturiko proiektuak sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzak Geodibertsitate Estrategia 2020 aurkeztuko du Euskal Kostaldeko Geoparkean