Euskal kostaldeko mapa geologiko berria

2017-07-03

Gure kostaldearen izaeraren ezaugarri nagusiena den elementuaren inguruan landu da: flyscha.

Euskal Itsasbazterreko IEZI Ingurumenerako Ekimenen Zentroak eta Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak lehendabiziko aldiz euskal kostaldeko informazio geologikoa jasotzen duen mapa osatu dute, interesgune geologiko garrantzitsuenak eta aro geologikoen gaineko informazioa bilduz.

Ekimen hau Flysch & Go izeneko lankidetza proiektu baten emaitza da eta bi erakundeen arteko harremanak sendotzen ditu hezkuntza eta geoturismo arloetan. Interes turistikoaz gainera, tresna berri honek funtzio hezitzaile nabarmena du, herritarren artean geologia ezagutza ahalbidetuz. Mapa geologiko berria geoparkea.com atarian dago eskuragarri.

Euskal kostaldeko mapa geologiko berria