Euskadi eta Akitaniako gazteen artean geologia heziketa sustatuko dute Euskal Itsasbazterreko IEZI elkarteak eta Geoparkeak

2016-07-08

Euskal kostalde osoko mapa geologikoa egingo da eta eskolen arteko elkartrukea bultzatuko da bi aldeetako geologia ezagutzera emateko.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute Euskadi eta Akitaniako gazteen artean geologia heziketa sustatzeko helburuarekin. "Flysch & GO! Lurraren historiaren bidean" proiektuaren barruan, euskal kostalde osoko mapa geologikoa egingo da eta eskolen arteko elkartrukea bultzatuko da mugaren bi aldeetako geologia ezagutzera emateko. Proiektu hau Akitania-Euskadi Euroeskualdeak abian jarritako proiektu-deialdian hautatua izan da. 

Hitzarmenaren sinadura ekitaldian izan dira Marc Moulin, Akitania-Euskadi Euroeskualdeko zuzendaria, Pascal Clerc eta Alistair Brockbank, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteko kideak, eta Leire Barriuso, Geoparkeko gerentea.

 

Euskadi eta Akitaniako gazteen artean geologia heziketa sustatuko dute Euskal Itsasbazterreko IEZI elkarteak eta Geoparkeak