2017-01-11
Geoparkeko zuzendari zientifikoak, Asier Hilariok, parte hartuko du Turismoari eskainitako foro honetan. Urtarrilaren 27an eta 28an egingo da, Terras de Cavaleiros UNESCO Geoparkean (Portugal).
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea Terras de Cavaleiroseko I. Turismo Biltzarrean izango da. "Humanizar o Turismo" izenburupean, datorren urtarrilaren 27an eta 28an egingo da, Terras de Cavaleiros UNESCO Geoparkean (Portugal).
Hain zuzen ere, urtarrilaren 27an, Geoparkeko zuzendari zientifikoak, Asier Hilariok, mahai-inguru batean parte hartuko du, beste geoparke batzuekin batera esperientziak partekatzeko.
Biltzar hau Garapenerako Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Urtearen baitan kokatzen da. Europako UNESCO Geoparkeen Sareak bat egin du egitasmoarekin eta Nazioarteko Urtearen babesleetako bat izango da.