2011-06-01
Datorren igandean, ekainak 5, Munduko Ingurumenaren Eguna ospatuko da mundu osoan, eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak haurrei zuzendutako tailerrak antolatuko ditu iganderako Deban, Mutrikun eta Zumaian.
Eibar/2011-06-01.-
Datorren ekainaren 5ean Ingurumenaren Munduko Eguna ospatuko da mundu osoan eta egun honetarako Euskal Kostaldeko Geoparkeak haurrentzako tailerrak antolatu ditu Deba, Mutriku eta Zumaian.
Tailer eta ekimen hauen bitartez, Deba, Mutriku eta Zumaiako gaztetxoei euren herrietako eta inguruetako ondare geologikoa gerturatu nahi zaie. Jolasaren bidez, tailer hauetan, besteak beste, norberak bere fosila egin ahal izango du eta Geoparkeko natura eta ondare geologikoaren inguruko hainbat bitxikeria ezagutu ahal izango ditu. Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute, gainera.
Jarraian herri bakoitzean antolatu diren ekimenak zehazten dira:
DEBA
11:30–13:30. Debako harrien eta fosilen tailerra: geo-detektibe txikiak. Foruen Plazan.
MUTRIKU
12:00-14:00: Haurrentzako tailer geologikoa, Beheko Plazan.
ZUMAIA
10:00-12:00: Doako barne bisita eta oinezko irteera geologikoa Algorri Interpretazio Zentroan.
10:00-13:30: Algorriko Jolasa eta fosilen detektibeen tailerra (8-12 urte).
Hain zuzen, Zumaiako ekimen hauek udalak antolaturiko Aste Berdearen programaren baitan egingo dira.