2012-10-04
Deba, Mutriku eta Zumaiako udalerriek osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatuen eskaintza zabala prestatu du urrirako, eta asteburuetan ez ezik, jai egunetan ere askotariko jarduerak eskainiko ditu publiko zabalari zuzenduta.
Guztira, 21 proposamen izango dira, aisialdiaz, ondare kulturalaz zein naturaz gozatzeko. Aipatzekoak dira Geoparkeak etxeko txikienei zuzenduta antolatu dituen irteerak. Familia osoari zuzendutako bisita hauen artean, “Flyscha haurrentzat” eta “Artzain Txikiak” esperientzia arrakastatsua dira aipagarrienak.
Gainera, Euskal Kostaldeko Geoparkeak burutzen dituen hainbat proposamen Euskadiko Top Esperientzia izendatu ditu Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, hala nola, “Flyscharen Ibilbidea”, "Artzain Txikiak" eta "Flyscha haurrentzat".
Bisitariak jarduera hauen guztien gaineko informazioa www.geoparkea.com webgunean eskura dezake, eta erreserbak egiteko aukera ere badu bertan. Halaber, bisita gidatuetarako erreserbak Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetan egin daitezke.
Asteburu honetarako egitarau zabala
Euskal Kostaldeko Geoparkeak jarduera hauek guztiak proposatzen dizkigu astebururako:
URRIAK 6, LARUNBATA
10:30 - 13:30 IRTEERA GEOLOGIKOA ETA TXALUPA
Irteera puntua: Algorri ezagutza etxea (Zumaia)
11:00 – 12:15 IBILALDIA TXALUPAZ
Irteera puntua: Zumaiako kirol portua (Algorri jatetxea)
17:00 – 18:00 DEBAKO SANTA MARIA ELIZA
Irteera puntua: Debako turismo bulegoa
17:00 – 21:30 DEBAKO SANTA MARIA ELIZA + KONTZERTUA
Irteera puntua: Debako turismo bulegoa
URRIAK 7, IGANDEA
10:00 – 13:30 HISTORIAURREKO ERREKAREN IBILBIDEA
Irteera puntua: Lasturko San Nikolas plaza
11:30 – 12:45 IBILALDIA TXALUPAZ
Irteera puntua: Txomin Agirre kaia, Zumaia
13:00 – 14:15 IBILALDIA TXALUPAZ
Irteera puntua: Zumaiako kirol portua (Algorri jatetxea)
Bisita hauen guztien gaineko informazioa www.geoparkea.com webgunean eskura daiteke. Halaber, bisita gidatuetarako sarrerak webgunean bertan erreserba daitezke, baita Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetan ere.