2014-01-21
Euskal Kostaldeko Geoparkea Fitur azokan egongo da aurten ere, Euskadiko delegazioarekin batera. Nazioarteko Turismo Azoka urtarrilaren 22tik 26ra egingo da Madrilen.
Euskadiko standaren barruan, bisitariei Geoparkeko erakargarritasunen berri emango zaie: proposamen eta egitasmo desberdinen gaineko informazioa, Geoparkea osatzen duten hiru herrietako informazioa (Zumaia, Deba eta Mutriku), etab.
Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso, eta Mutrikuko Turismo Bulegoko arduraduna, Marta Amonarriz, joango dira Madrilera Geoparkea ezagutara emateko asmoarekin.
Nazioarte mailako turismo azokarik garrantzitsuenetakoa da Fitur eta urtero sektoreko profesional ugari biltzen da bertan.