Euskal Kostaldeko Geoparkea, Fitur azokan

2013-01-28

Aurten ere hutsik egin gabe, Euskal Kostaldeko Geoparkea FITUR azokan izango da, Euskadiko stand orokorraren barruan, bere eskaintza turistikoa ezagutzera eman asmoz. 

Fitur azokak 33. edizioa du aurten eta urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra bitartean egingo da, Madrilen.

Zonaldeko turismo-jarduera dinamizatu eta sustatu asmoz, Fitur azokara hurbilduko dira asteazkenean, azokaren lehen egunean, Debegesako Turismo arduradun Cristina Iturriagagoitia eta Debako Turismo Bulegoko arduradun Jasone Galdona. Halaber, Euskal Kostaldeko Geoparkeko Gerente Leire Barriuso ere han izango da, gainerako erakundeekin harremanak sendotu eta sektoreko profesionalen artean kontaktuak gehitzeko.

Fitur munduko turismo azokarik garrantzitsuenetakoa da eta sektoreko profesionalentzat saihestu ezin den hitzordua. Iaz 210.000 bisitari baino gehiago hartu zituen azokak. 
None
Euskal Kostaldeko Geoparkea, Fitur azokan