2015-01-29
Atzo ireki zituen ateak FITUR Nazioarteko Turismo Azokak, Madrilen. Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere eskaintza turistikoa emango du bertan ezagutzera. Inaugurazioan izan ziren atzo Geoparkeko hainbat ordezkari.
Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, aurten ere Euskal Kostaldeko Geoparkea FITUR azokan da, Madrilen.
Nazioarteko Turismo Azokak atzo zabaldu zituen ateak eta igandera bitarte luzatuko da. FITUR azoka urteko lehen hitzordu garrantzitsua da sektorearentzat eta Geoparkeko geoturismo eskaintza zabala promozionatzeko erakuslehio ezinhobea.
Euskadiko standaren barruan, Euskal Kostaldeari eskainitako txokoan, bisitariek Geoparkeko erakargarritasunen berri jasoko dute.
Atzo, inaugurazioan parte hartzeko eta sektoreko gainerako erakunde eta profesionalekin harremanak sendotzeko, Madrilen izan ziren Geoparkeko hainbat ordezkari: Leire Barriuso, Geoparkeko gerentea, Iñaki Agirrezabalaga, Zumaiako alkatea, eta Esti Irureta eta Marta Amonarriz, Zumaia eta Mutrikuko turismo arduradunak. Haiekin batera egon ziren Debabarrena eta Urola Kosta eskualdeetako beste ordezkari batzuk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Iker Ruiz de Eguino.
Nazioarte mailako turismo azokarik garrantzitsuenetakoa da FITUR eta urtero sektoreko profesional ugari biltzen da bertan.