Euskal Kostaldeko Geoparkea 'Escapadarural.com' saria jasotzeko hautagaien artean

2014-04-16

Datorren maiatzaren 27an eta 28an "Europako Landa Turismoko I. Kongresua" ospatuko da Bartzelonan eta kongresu honen baitan, "Escapadarural.com Sarien I. edizioa" egingo da.

Sariak 3 kategoriatan banatzen dira eta horietako bat 2013. urtean landa-turismoa hoberen sustatu duen publizitate kanpaina edo helmuga baten promozioari dagokio. Kategoria honetan Geoparkea saria jasotzeko hautagaien artean dago, Euskadi ordezkatuz, Nekatur-en sustapenarekin. Nekatur-ek hizlari gisa hartuko du parte kongresuan.

www.coetur.com
None
Euskal Kostaldeko Geoparkea 'Escapadarural.com' saria jasotzeko hautagaien artean