Euskal Kostaldeko Geoparkea, Donostia 2016 inauguratzeko ekitaldietan

2016-01-22

Euskal Kostaldeko Geoparkeak, igandean, Donostian, Unesco Etxeak antolatutako “Zubietatik Ozenki” ekimenean parte hartuko du, kultur hiriburutza inauguratzeko asteburuan egingo diren ekitaldien baitan.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren inaugurazio ekitaldien programaren baitan, UNESCO Etxeak "Zubietatik ozenki, la virtud de un puente" ekimena antolatu du datorren iganderako, urtarrilak 24. Euskal Kostaldeko Geoparkeak parte hartuko du ekimen honetan, beste erakunde batzuen artean.

15 lagunek 15 testu irakurriko dituzte hizkuntza ezberdinetan Urumea ibaiaren gaineko zubietan oinezko ibilbidea eginez, J.A. Agirre zubian hasi eta Zurriolako zubiraino. 

Geoparkearen izenean Asier Hilariok, bertako Zuzendari Zientifikoak, irakurriko du testua, Zurriolako zubian, zubiek topagune gisa duten garrantzia azpimarratuz eta kulturen arteko elkartze-gune gisa aurkeztuz. 

Ibilbideari Amara Plazan emango diote hasiera, 12:30ean, eta 14:30ean amaituko da Kursaaleko zabalgunean. 

Hemen duzu Geoparkeko lankide Asier Hilariok prestatu eta irakurriko duen testua:

 

PUENTES HACIA LA SOSTENIBILIDAD

Puentes que unen dos orillas; puentes que acercan personas, culturas, sensibilidades, ideas, e incluso puentes, que despiertan sentimiento. Puentes que sirven para avanzar, pero también puentes que marcan el camino de vuelta y fortalecen nuestra identidad. Puentes para una relación más amable con nuestra  Tierra: son los puentes hacia la sostenibilidad.

La Tierra tiene 4.500 millones de años, la vida compleja comenzó hace 500 millones de años y nosotros, homo sapiens, solamente llevamos sobre la Tierra algunos miles de años, apenas un suspiro en la historia de la vida. Un suspiro inteligente, pero apenas un suspiro. Somos producto de la evolución natural, que ha construido las condiciones ambientales necesarias para que nos podamos desarrollar: un clima amable, una amplia gama de recursos y miles de especies de flora y fauna que nos acompañan en este viaje, que nos ayudan y que nos alimentan.

A lo largo de miles de años la convivencia ha sido amable, basada en reglas naturales. Pero el ser humano es peculiar; una especie capaz de pensar, de construir herramientas, de organizarse, de inventar la cultura, la medicina, la ciencia, la arquitectura… las ciudades. 

La cultura nos enriquece en nuestra parte más cognitiva y nos hace mejores personas,  pero al mismo tiempo, la sociedad moderna y tecnológica nos debilita como especie. Nuestra relación con el medio natural es cada vez más débil. 

Necesitamos puentes para desandar, para recuperar el contacto directo con la Tierra, con sus elementos y con nuestra identidad. Por eso, quiero traer a esta lectura fragmentos de una reivindicación similar escrita en 1854 por el gran jefe indio Seattle, de la tribu de los Swaminsh, en una carta al presidente de los Estados Unidos de America Franklin Pierce en respuesta a una oferta para comprar sus tierras y convertirlas en una reserva india.

“ Nola eros edo sal daiteke zerua edo lurraren berotasuna? Ideia hori ez dugu ezagutzen... 

Airearen freskotasunaren jabe eta uraren distiraren jabe ez bagara, nola eros diezazkiguzue?

Lur honen sail bakoitza sakratua da gure herriarentzat. Pinu sastraka distiratsu bakoitza, hondartzetako harea pikor bakoitza, baso ilunetako ihintz tanta bakoitza, mendi eta mendixka bakoitza, bai eta intsektu bakoitzaren soinua ere, sakratua da gure herriaren memoriarako eta iraganerako.

Lurraren zati gara, eta, era berean, lurra gure zatia da. Lore usaintsuak gure anai-arrebak dira; oreina, zaldia, arrano handia; horiek dira gure anai-arrebak. Arkaitz malkartsuak, zelai hezeak, zaldiaren eta gizakiaren gorputzaren berotasuna, guztiok gara familia berekoak.

Ibaietan eta erreketan doan ur gardena ez da ura bakarrik; gure arbasoen odolaren ordezkari ere bada. Lurra saltzen badizuegu, sakratua dela gogoratu beharko duzue, bai eta zuen seme-alabei sakratua dela irakatsi eta lakuetako ur garbietako isla fantasmagoriko bakoitzak gutarren bizitzen gertakariak eta memoriak kontatzen dituela esan ere. Uraren murmurioa aitaren ahotsa da. Ibaiak gure anaiarrebak dira eta gure egarria asetzen dute.

Aireak garrantzi ordainezina du larrugorriarentzat, izaki guztiek hats bera baitute; basatiak, zuhaitzak, gizakiak, guztiok arnasten dugu aire bera. Gure lurrak saltzen badizkizuegu, jakin behar duzue airea ordainezina dela, aireak bizitzarekin elkarbanatzen duela izpiritua. 

Horregatik, kontuan hartzen dugu gure lurrak erosteko egin diguzuen eskaintza. Onartzea erabakitzen badugu, baldintza bat jarriko dut nik: gizon zuriak anai-arrebekin bezala jokatu behar du lur honetako animaliekin. Zer gertatuko litzateke gizakiarekin animaliarik ez balego? Animalia guztiak sarraskituko balituzte, gizakia ere hil egingo litzateke, izpirituko bakardadeak jota. Izan ere, animaliei gertatzen zaiena gizakiari ere gertatzen zaio. Dena dago lotuta.

Irakatsi egin behar diezue zuen seme-alabei zapaltzen ari zareten lurzorua gure aitona-amonen errautsak direla. Irakatsi seme-alabei lurra kideen bizitzaz aberastuta dagoela, lurra errespetatzen jakin dezaten.

Hau dakigu: lurra ez da gizakiarena; gizakia da lurrarena. Hau dakigu: guztia lotuta dago; familia bat batzen duen odola bezala, guztia dago lotuta. Gizakiak ez zuen bizitza eratu, gizakia haria besterik ez da.

Lur honek garrantzi ordainezina du, lurrean kalterik egiten bada, ama lurraren haserrea piztuko da.

Non daude gure basoak? Suntsituta

Non dago arranoa? desagertuta

Puentes. 

Puentes para la convivencia. Puentes para desandar. Puentes para una nueva cultura del hombre y la mujer en la Tierra. 

Asier Hilario / Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkea, Donostia 2016 inauguratzeko ekitaldietan