Euskal Herriko UNESCO Sarearen 2. Topaketa Geoparkean

2015-10-14

Ostegunean, hilak 15, Euskal Herriko UNESCO Sarearen bigarren topaketa egingo da Euskal Kostaldeko Geoparkean, Debako Agirre Jauregian. 

UNESCO Sarea Euskal Herrian UNESCOri lotutako erakunde publiko eta pribatuek osatzen dute: PEAS sarera elkartutako Ikastetxeak, liburutegi elkartuak, UNESCO katedrak, UNESCO gune eta elkarteak, UNESCOk aitortutako toki naturalak, mundu-mailako ondaredun tokiak eta diseinuaren hiri sortzailea.

Borondatezko lan eta lankidetzarako sare bat da, UNESCOri lotutako erakundeen eta euskal gizartearen arteko topagune izateko asmoa duena. Horretarako, bakea sendotzen, pobrezia erauzten, garapen jasangarrian eta kultura arteko elkarrizketan lagunduko duten gizarte baloreak sustatzen ditu.

Topaketa honen helburua da elkarrizketarako eta elkarlanerako guneak sortzea UNESCOri lotutako erakundeen artean, ekimen anitz, garden eta berritzaileak gauzatzeko, euskal gizartearekin eta UNESCOren balioekin bat egiten dutenak, Euskal Herrian, estatuan zein nazioartean ezaguna den Sare sendo, integratu eta kohesionatu baten bitartez.

Bigarren Topaketa hau Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo da, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren babesarekin. Debako alkate Pedro Bengoetxeak emango dio hasiera topaketari. 

Euskal Herriko UNESCO Sarearen 2. Topaketa Geoparkean