2013-05-14
Abian da Europar Geoparkeen Astearen III edizioa, #egnweek2013, Geoparkea kudeatzeaz arduratzen den Geopagarapen elkarteak antolatuta (kide sortzaile dira Deba, Mutriku eta Zumaiako Udalak), Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak maiatzaren 18tik ekainaren 9ra bitartean ospatuko du Europar Geoparkeen Astea 2013. Helburua bertako ondare natural, geologiko eta kultural baliotsua herritarrei, eta bereziki Deba, Mutriku eta Zumaiako biztanleei, gerturatzea da. Horretarako, hamaika jarduera antolatu dira Geoparkea osatzen duten hiru herrietan, hala nola, hitzaldiak, umeentzako tailerrak, doako bisita gidatuak eta bestelako ekitaldiak.
Geoparkearen Astea Europako Geoparke guztietan ospatzen da aldi berean, lurralde bakoitzeko ondarea herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin.
Askotariko jarduerak
Aurten berrikuntzetako bat “Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara” izeneko ekimena izango da. Ekitaldi honek emango dio hasiera egitarauari eta hiru herrietan burutuko da, egun desberdinetan. Ekimen honen bidez, Geoparkeko hiru herrietako euskarazko ahozko ondarea ezagutarazteaz gainera, bertako euskaldun zaharrek oraintsu arte izan dituzten ohitura eta bizimodua erakutsi nahi da. Horretarako, Deba, Mutriku eta Zumaiako biztanleen euskarazko testigantzak jaso dira 3 bideotan. Proieku hau Euskal Kostaldeko Geoparkeak bultzatu du Badihardugu Euskara Elkartearen laguntzarekin, ‘Ahotsak’ ekimenaren baitan. 3 bideo hauek ‘Itsasoa’, ‘Ohitura eta sinesmenak’ eta ‘Nortasuna’ gaiak jorratzen dituzte. Aurkezpenak hiru herrietan egingo dira:
Bestalde, Nautilus Ikasgune Geologikoak Ate Irekien Jardunaldia egingo du maiatzaren 25ean, Mutrikuko historia geologikoa ezagutzera eman asmoz. Jardunaldia egun osoz luzatuko da (10:00 – 14:00 y 16:00 – 19:00). Gainera, egun berean, 12:00etan, “Mutrikuko flysch beltza. 110 milioi urteko historia” liburuaren aurkezpena egingo da Nautilus-en bertan. Han izango dira Jesus Mari Narvaez, Nautilus-eko fosil bildumaren jabea eta urteetan zehar fosil ikusgarri hauek labarretatik erreskatatu dituen pertsona, bere emazte Espe Azkarragarekin batera, eta Jose Angel Torres Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea eta liburuaren idazlea.
Hitzaldiak ere izango dira Geoparkearen Astean, adituen eskutik. Nabarmentzekoa da Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroak maiatzaren 28an hartuko duen hitzaldia, Jose Antonio Arz Zaragozako Unibertsitateko irakaslearen eskutik. 20 urte baino gehiago eman ditu Arz irakasleak K/T muga munduan zehar bilatzen. “Zumaiatik Mexikora: dinosauruen desagerpenaren gakoak” izenburupean, hitzaldia 19:00etan hasiko da. Hitzaldi honetan, Arz irakasleak meteorito erraldoiaren talka frogatzen duten frogak erakutsiko dizkigu mundu guztiko azaleramenduetan zehar. Dinosauruen desagerpena era ulergarri batean ezaguzteko aukera paregabea izango da.
Bestalde, Geoparkeko Zuzendari Zientifikoak, Asier Hilariok, Geoparkeko interesgune geologikoei buruzko bi hitzaldi eskainiko ditu Deban eta Zumaian. Ezinbesteko hitzordua izango da Geoparkeko geologia ezagutu nahi duten guztientzat. Hitzaldi hauen guztien edukia dibulgatiboa izango da, publiko zabalari zuzenduta.
Geoparkeak dituen balioen zabalkundea eta heziketa sustatze aldera, maiatzaren 31an umeentzako tailer geologikoak egingo dira kalean, Deban, Mutrikun eta Zumaian aldi berean, 18:00etatik aurrera.
Gainera, aurten ere doako bisita gidatuak egingo dira. Bisitariek zientzia, natura eta kultura uztartzen dituzten ibilaldiak egin ahal izango dituzte, doan, gida-adituen laguntzarekin. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute hiru herrietako turismo bulegoen bitartez. Plazak mugatuak dira.
Egitaraua:
MAIATZAK 18, LARUNBATA
• "Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara". Geoparkeko herritarren ahotsa. Anaiarte korala eta Gure Ametsa dantza taldearen eskutik. Arantza Ugartek aurkeztuta.
20:00etan, Zabielen, Mutriku.
MAIATZAK 25, LARUNBATA
• Nautilus Ikasgune Geologikoan ate irekien jardunaldia (10:00-14:00 / 17:00-19:00). Egun osoan zehar bisita gidatua eta audiobisuala ikusgai.
12:00etan: "Mutrikuko Flysch Beltza. 110 milioi urteko historia" liburuaren aurkezpena.
MAIATZAK 26, IGANDEA
• Irteera gidatua: Marearteko zabalguneko biodibertsitatea (dohainik).
10:30. Sakoneta, irteera puntua.
Izen ematea: Debako Turismo Bulegoa (943 192 452).
MAIATZAK 27, ASTELEHENA
• Deba eta Mutrikuko Interesgune Geologikoak Geoparkean, gure ondare geologikoa zaindu eta ezagutzeko modurik errazena.
Hizlariaa: Asier Hilario, Geoparkeko Zuzendari Zientifikoa.
19:00etan, Agirre Jauregia, Deba.
MAIATZAK 28, ASTEARTEA
• “Zumaiatik Mexikora: dinosauroen desagerpenaren gakoak”.
Hizlaria: Jose Antonio Arz, 20 urte baino gehiago KT muga munduan zehar bilatzen jardun den Zaragozako Unibertsitateko ikertzailea.
19:00etan, Algorri Zentroa, Zumaia.
• Ibaialde Erakusketa.
Algorri Zentroa, Zumaia. Ekainaren 4ra arte.
• Azterkosta Erakusketa.
Zabiel Jauregia, Mutriku. Ekainaren 2ra arte.
MAIATZAK 29, ASTEAZKENA
• "Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara". Geoparkeko herritarren ahotsa. Jon Maia bertsolariaren eskutik.
19:00. Alondegia, Zumaia.
MAIATZAK 31, OSTIRALA
• Haurrentzako tailer geologikoa, Mutrikun.
18:00. Beheko Plaza.
• Haurrentzako tailer geologikoa, Zumaian.
18:00. Algorri Zentroa (kanpoaldean).
• Haurrentzako tailerra, Deban.
18:00. Plaza Berria.
EKAINAK 1, LARUNBATA
• Merkatu txikia Deban. Letxuga landaketa tailerra.
08:30-11:00. Pasealeku Estalia.
EKAINAK 4, ASTEARTEA
• Zumaiako Interesgune Geologikoak Geoparkean, gure ondare geologikoa zaindu eta ezagutzeko modurik errezena.
Hizlaria: Asier Hilario, Geoparkeko Zuzendari Zentifikoa.
19:00. Algorri Zentroa, Zumaia.
EKAINAK 7, OSTIRALA
• "Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara". Geoparkeko herritarren ahotsa.
19:00. Agirre Jauregia, Deba.
EKAINAK 8, LARUNBATA
• Merkatu txikia Mutrikun. Haurrentzako tailerra.
08:30-11:00. Beheko Plaza.
• “Geoparkeko mugak”.
Asier Hilario eta Leire Barriusorekin hitzaldia eta mendi irteera.
9:00etan. Algorri Zentroa, Zumaia (dohainik).
Izen ematea: Zumaiako Turismo Bulegoan (943 143 396).
EKAINAK 9, IGANDEA
• Irteera gidatua: "Olatzeko mikrokosmosa".
10:00. Olatzen (dohainik).
Izen ematea: Mutrikuko Turismo Bulegoan (943 603 378).
Deskargatu egitarau osoa, pdf formatoan.