Ostegun honetan emango dio hasiera Geoparkeak aurtengo Europako Geoparkeen Asteari

2022-05-17

  • Maiatzaren 19tik ekainaren 2ra ospatuko da eta Geoparkeak ekimen ugari antolatu ditu Deban, Mutrikun eta Zumaian, zientzia, kultura eta natura ondarea ardatz hartuta.
  • Hitzaldiak, doako bisita gidatuak, biodibertsitate irteera bat, tailerrak eta Deba eta Zumaia arteko itsaslabarrak garbitzeko auzolana antolatu ditu Geoparkeak, besteak beste.

Ostegun honetan, hilak 19 hasi eta ekainaren 2ra bitartean, Europako Geoparkeen Astea ospatuko du Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak Deban, Mutrikun eta Zumaian, hamahirugarren urtez. Ekimen hau Europan egun dauden 94 geoparkeetan egingo da aldi berean,tokian tokiko ondare geologiko eta natural aberatsa ezagutzera eman eta herritarrengan balio hauen kontserbazioaren inguruan kontzientzia pizteko helburuarekin.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak egitarau zabala antolatu du, zientzia, kultura eta natura ondarea ardatz hartuta. Jarduerak Deban, Mutrikun eta Zumaian egingo dira eta doakoak izango dira. Honako hauek dira antolatu dituen ekintza guztien xehetasunak eta izen-mateak hemen

 

 

Ostegun honetan emango dio hasiera Geoparkeak aurtengo Europako Geoparkeen Asteari