Biodibertsitatearen gaiari arreta jarrita ospatuko da aurtengo Europako Geoparkeen Astea

2024-05-09

  • Maiatzaren 18tik 26ra bitartean ekimen ugari izango da Deban, Mutrikun eta Zumaian. Urtero moduan, zientzia, natura eta kultur ondarea izango dira Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatutako egitarauaren ardatzak.

  • El Hombre y la Tierra’ saioaren 50. urteurrenari buruzko Geotalks emanaldia, Geoparkeko Biodibertsitatearen inguruko liburu berriaren aurkezpena, Historiaurreko Bailarara bisita gidatua, Biotop landa-irteera, tailerrak eta abar egingo dira.

Urteroko hitzordua iritsi da eta Europako Geoparkeen Astea ospatzen hasiko gara aurki Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean. Maiatzaren 18an hasi eta 26ra bitartean egingo da EGNWeek delakoaren hamabosgarren edizioa. Deban, Mutrikun eta Zumaian ospatzeaz gain, ekimena aldi berean ospatuko da gaur egun Europan dauden 109 geoparkeetan. Urteroko ekimen sortaren helburua tokian tokiko ondare geologiko eta natural aberatsa ezagutzera ematea eta herritarrengan balio hauen kontserbazioaren inguruan kontzientzia piztea da. 


Euskal Kostaldeko Geoparkeak bi aste-bukaera hartuko dituen egitarau zabala antolatu du 2024ko Asterako. Egingo diren ekimen guztiak doakoak izango diren arren, horietako batzuetan aurrez izena eman beharko da kode-sistema bat erabilita edo formularioak beteta. Egitarauaren inguruko informazio guztia hemen dago ikusgai.



Biodibertsitatearen gaiari arreta jarrita ospatuko da aurtengo Europako Geoparkeen Astea