2015-01-21
Dagoeneko eskura dago Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarraren bigarren zirkularra. Biltzar hau Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo da 2015eko ekainaren 9tik 13ra.
Espainiako Geologia Elkarteko (SGE) Ondare Geologikoaren Batzordeak estatu-mailako biltzar bat egiten du aldian-aldian, ondare geologikoaren kudeaketaren arloan izan diren azken lanak eta ekarpenak aurkezteko.
Batzordearen batzar nagusiak 2013ko ekainean Segovian aho batez hala erabakita, XI. biltzarra Euskal Kostaldeko Geoparkean izango da, 2015eko ekainaren 9tik 13ra.
Lanak bidaltzeko azken eguna 2015eko otsailaren 6a izango da.
Informazio gehiago:
Deskargatu bigarren zirkularra (gazteleraz)