2021-09-27
Aldizkari horretan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Geoparkeek pandemia osteko munduan duten zereginari buruzko artikulo bat idatzi du.
Euskal Herriko UNESCO Sarea UNESCOrekin lotuta dauden 19 erakunde publiko eta pribatuk osatzen dute, hain zuzen, PEA Sareari atxikitako eskolak, liburutegi elkartuak, UNESCO katedrak, UNESCO zentroak eta klubak, UNESCOk aitortutako gune naturalak, Gizateriaren Ondare diren guneak eta diseinuaren hiri sortzailea.
EHUS Sareak UNESCOrekin lotutako erakundeen eta euskal gizartearen arteko topagunea izan nahi du eta bakea sendotzen, pobrezia desagerrarazten, garapen iraunkorra lortzen eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzen laguntzeko helburua du balio humanistikoak sustatzen dituen bitartean.
Aitorpen hori lortzeko, EHUS sareak "EHUS Magazine" aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zuen iaz, batetik, UNESCOren eremuko euskal erakundeen indarra eta presentzia ezagutarazteko eta bestetik, sarearen helburuak garatzeko behar diren babes instituzional eta sozialak eta baliabide ekonomikoak lortzeko.
Gaur aurkeztu da EHUS Magazine aldizkariaren bigarren alea. Bertan, pandemia osteko mundu batean geoparkeek duten zereginari buruzko hausnarketa egin du Euskal Kostaldeko Geoparkeak sareko beste erakundeen ekarpen interesgarriekin batera.