2015-07-10
Egunotan "Anthropocene" dokumentala grabatzen ari dira Geoparkean, zientzialarien artean puri-purian den eztabaida interesgarria gai hartuta, hau da, gizakia Lurrari eragiten ari zaizkion aldaketek aro geologiko berri bat definitzen ote dute?
Jennifer Baichwall zuzendari kanadiarra da dokumentalaren lantaldeko buru (Mercury Films). Baichwallek zuzendu zuen 2006an "Manufactured Landscapes" (2006) lan txalotua.
Asmo handiko proiektua da oso. Dokumentalaren filmazioa Zumaian hasi da eta, ondoren, munduko beste hainbat txokotan grabatuko dute, hainbat zientzialariri egindako elkarrizketatan oinarrituz. Urte amaierara arte luzatuko da grabazioa.
Zumaian elkarrizketatua Stannley Finney geologoa izan da. California State University-ko irakaslea da, Nazioarteko Estratigrafia Batzordeko Presidentea eta Geoparkeko batzorde zientifikoko burua.
Egunotan hemen dela aprobetxatuz, berarekin bi hitz egiteko aukera izan dugu.