2014-06-03
Ezbairik gabe, haurrak dira aurtengo Geoparkearen Astean protagonista nagusi. ‘Dinosauroak desagertu ziren eguna’ lelopean, Geoparkeak marrazki lehiaketa antolatu du eta Zumaia, Deba eta Mutrikuko lehen hezkuntzako ikasleek bikain erantzun diote deialdiari. 441 marrazki jaso dira, irudimen eta sormen handikoak denak ere.
Guztien artean onena, Lide Ulazia mutrikuarraren marrazkia izan da. Goizeko Izarra ikastolako ikaslea da Lide eta sari gisa, diplomaz gainera, familiarekin batera Dinopolis-Teruelera joateko bidaia irabazi du.
Alboan duzue Lidek eginiko marrazki bikaina:
Bigarren sariari dagokionez, bi kategoriatan banatu da eta irabazleak izan dira:
Dinopoliserako sarrerak parte-hartzaile guztientzat!
Sari hauez gainera, Dinopolis parkeak marrazki lehiaketan parte hartu duten haur guztiei Dinopoliserako sarrera bana oparitu die. Sarrerak Deba, Zumaia eta Mutrikuko turismo bulegoetan jaso ahal izango dira.
Mila esker guztioi parte hartzeagatik eta zorionak!