Dinosaurioen desagerpenari buruzko hitzaldia hartuko du gaur Algorri Interpretazio Zentroak

2013-05-28

Ekainaren 9ra bitartean Europar Geoparkeen Astea ari da burutzen Euskal Kostaldeko Geoparkean. Helburu nagusia bertako ondare natural, geologiko eta kulturala herritarrei gerturatzea da.

Gaur, maiatzak 28, 19:00etan, hitzaldi interesgarria izango da Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan, Jose Antonio Arz Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta ikertzailearen eskutik.

Zumaiatik Mexikora: dinosaurioen desagerpenaren gakoak” izenburupean, Arz irakasleak meteorito erraldoiaren talka frogatzen duten probak erakutsiko dizkigu mundu guztiko azaleramenduetan zehar. Dinosauruen desagerpena era ulergarri batean ezagutzeko aukera paregabea izango da.

None
Dinosaurioen desagerpenari buruzko hitzaldia hartuko du gaur Algorri Interpretazio Zentroak