Debanaturak Hezeguneen Nazioarteko Egunerako hainbat ekintza programatu ditu

2012-01-27

Otsailak 2ro, Munduko Hezeguneen Egunak 1971n sinatutako hezeguneeen kontserbazioari buruzko Ramsar Hitzarmenaren urteurrena gogorarazten digu. Aurten ere, hirugarren urtez, Debanatura ospakizun honetara gehitzen da Debako Itsasadarreko hezeguneetan.

Egitaraua:

1. Aurten ere, hain esanguratsua den ospakizun honentzako Casacampon "Casacampo zain dezagun eguna! lelopean otsailaren 5ean, igandean, goizeko 11 t´erdietan. Bertan hodakinen garbiketa eta zuhaitz eta zuhaixken landaketa txiki bat egitea proposatzen da. Hegaztiei eta padurari buruzko mahai informatibo bat ere ezarriko da.

2. Gainera, Debako Kultur Elkartean (Natur Gelan) bi erakusketa interesgarri ikusgai egogo dira batera otsilaren 2tik 9ra. Ordutegia : 17.30-20.00. "SOS espezie inbaditzaileen mehatxua, adi!" et "Deba ibaia bizirik" dira ikusgai egongo diren erakusketak.

Informazio gehiago: Debanatura Ingurumen Heziketarko Elkartea. 943191172/ 695783656, debanatura@hotmail.com; www.debanatura.net

 

None
Debanaturak Hezeguneen Nazioarteko Egunerako hainbat ekintza programatu ditu