Debak eman dio itxiera Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu duen “Itsas Ondarearen Jaialdiari”

2020-10-19

Deban amaitu da Euskal Kostaldeko Geoparkeak hiru herrietan antolatu duen “Itsas Ondarearen Jaialdia”. Jardunaldi honetan ere, erakusketa, bisita gidatuak, tailerrak eta ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. 

Itsasoa izan da jaialdiaren lokarri, izan ere, Deba, Mutriku eta Zumaiak, harreman zuzena dute itsasoarekin eta honi lotuta dagoen itsas ondarearekin. Hala, Euskal Kostaldeko Geoparkearen urteurrena ospatzeko, itsasoaren inguruko jaialdia antolatu da.  

Geoparkeak, geologiaz gain, natura eta kultura bultzatzen ditu baita ere. Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriusoren hitzetan “oso garrantzitsua da lan ildo horiek lantzen jarraitzea, herritarrengana gerturatzeko tresna bikaina dira eta”. Jaialdiko protagonistak haiek izan direla azpimarratu du baita ere, izan ere, “Geoparkea, pertsonentzako proiektua da eta horregatik, beraiek disfrutatzeko jaialdi bat antolatu nahi izan dugu”.

Hiru asteburuetan zehar ospatu da “Itsas Ondarearen Jaialdia: Hiru Anai batela, mende bateko historia zuzenean” ekitaldia. Urriaren 4an izan zen lehen jardunaldia Zumaian, eta astebete geroago, hilaren 10ean, Mutrikun egin zen. Debak hartu zuen jaialdiko azken eguna aurreko larunbatean, hilak 17. 

Argazki galeria hauek ederki asko laburbiltzen dute egindako jaialdia.

Ikusi hemen Debako, Mutrikuko eta Zumaiako argazkiak  

Debak eman dio itxiera Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu duen “Itsas Ondarearen Jaialdiari”