2020-03-13
Koronabirusak sortutako egoerarengatik eta Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Geogarapenek, Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkarteak irteera gidatu geoturistikoen programa bertan behera uztea erabaki du.
Martxoaren 13an hasita abisu berri bat jaso arte, ez dira irteera gidatuak aterako. Erreserba eginda dutenek bi aukera izango dituzte, bisita dataz aldatu edo erreserbaren dirua berreskuratu, ordainketa egindako modu berean.
Informazio gehiago, geoparkea.eus/eu/baldintza-orokorrak
Hiru turismo bulegoek arreta telefonikoa mantentzen dute beraz edozein zalantza izanez gero, deitu hurrengo telefonoetara:
Debako Turismo bulegoa 943 192452
Mutrikuko Turismo bulegoa 943 603378
Zumaiako Turismo bulegoa 943 143396