INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:
Bisita gidatuen informazio eguneratua kontsultatu eta txartelak erosteko www.geoparkea.eus webgunera edo hiru turismo bulegoetara jo.
Bisitari kopurua mugatua da eta nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea eta ordainketaren bidez konfirmatzea.
Prezio guztiek BEZa barne dute.
BALDINTZA OROKORRAK ETA KANTZELAZIOAK:
Bisita eguraldiagatik, itsasoaren egoeragatik edo erreserba faltagatik bertan behera gera daiteke. SMS edo dei baten bitartez jasoko duzu horren berri eta bisita aldatzeko edo dirua itzultzeko aukera eskainiko zaizu. Ezinbestekoa da, beraz, harremanetarako telefono zenbaki bat ematea, eta bezeroaren ardura izango da berarekin harremanetan jartzeko aukera ematea.
Erreserba bat aldatu edo baliogabetzeko, gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin egin beharko da, eskubidea galdu nahi ez bada.
Irteera puntua aldatu egiten da bisita motaren arabera. Konfirmazio orrian zehazten da irteera puntua zein den eta norberaren ardura izango da puntu horretara garaiz iristea. Garaiz iristen ez bada, bisita egiteko nahiz dirua bueltan jasotzeko eskubidea galduko da.
Bisitaren hasieran, erreserba ordena errespetatuko da.
Ezinbestekoa da erreserba egitean emandako datuak zuzenak eta egiazkoak izatea eta honen ardura osoa erabiltzaileari dagokio.