Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du igandean Zumaiako Santiago hondartzan

2022-11-15

Goizeko 10:00etan hasiko da jarduera Zumaiako Santiago hondartzako arrapalako sarreran.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin datorren igandean, hilak 20. Jarduerak Zumaiako Santiago hondartzako arrapalako sarrera izango du abiapuntu.

BIOTOP topaketa edonori dago zuzendua, doakoa da eta Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzea du helburu. Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen laguntzarekin Zumaiako dunetako eta artadietako onddoen biodibertsitatea ezagutuko dugu. Jarduera goizeko 10:00etan hasiko ta eta 13:00ak arte iraungo du.

Zumaiako dunetan eta artadietan ibiliko gara, bertan perretxiko endemiko batzuk daudelako eta, dunaren kasuan, oso urria den habitat batekoak ere ikusteko aukera izango dugu.

Ekimena doakoa da, gazteleraz egingo da eta parte hartzeko izena eman behar da formulario honetan: labur.eus/onddoak22. Animatu zaitez!

Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du igandean Zumaiako Santiago hondartzan