[BIDEOA] Geo-Talks. Zientzia, kultura eta dibertsioa

2017-06-29

Joan den maiatzaren 19an zientzialariek eta kultur sortzaileek bat egin zuten Donostian Geo-Talks izeneko ekitaldian, Geoparkeak Olatu Talka Jaialdiaren baitan antolatuta, UrbanZientzia egitasmoaren programazioaren barruan.

(Argazkia: Susana Cabañero)

Katalunia plazan jarritako kupula geodesikora hurbildu ziren dozenaka lagunek geologia, ekologia eta aurrehistoriari buruzko sei hitzaldi labur eta didaktiko entzuteko aukera izan zuten, izen handiko sei adituren eskutik, denak Geoparkeko Batzorde Zientifikoko kideak:

  • Stanley Finney geologoa, Kaliforniako Unibertsitateko irakaslea, IUGSeko Idazkari Nagusia (Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasuna) eta Geoparkeko Batzorde Zientifikoko presidentea; 
  • Juan Carlos Gutierrez, CSICeko paleontologoa (Ikerketa Zientifikoen Goi Batzordea); 
  • Estibaliz Apellaniz, EHUko paleontologoa; 
  • Jon Zulaika, Gipuzkoako Foru Aldundiko biologoa; 
  • Arantza Aranburu, EHUko geologoa eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea; 
  • eta Xabier Peñalver, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa.

Sei hizlariek Euskal Kostaldeko Geoparkearen balioak ikuspegi ezberdinetatik jorratu zituzten, bakoitzak bere ezagutza eta lan esparrutik.

Hitzaldiez gainera, musika, bertsoa, antzerkia eta zuzeneko marrazkia uztartu zituen bi ordu inguru iraun zuen ikuskizunak.

BIDEOA. Ikusi ekitaldia osorik hemen:

[BIDEOA] Geo-Talks. Zientzia, kultura eta dibertsioa