"Balearen bila" marrazki lehiaketako sariak banatu dira

2016-05-27

900 marrazki aurkeztu dira Geoparkeak antolatutako lehiaketara. Balea ardatz hatuta, haurren artean balearen eta, oro har, beste espezie bizidunen ezagutza eta sentsibilizazioa sustatzea izan du helburu. 

Geoparkeak Europako Geoparkeen Astearen baitan antolatu duen marrazki lehiaketaren sari-banaketa egin da gaur arratsaldean Debako Agirre Jauregian. Aurretik, zetazeoei buruzko tailer dibertigarria egin da Donostiako Aquariumaren eskutik.

Balearen bila” goiburupean, Zumaia, Deba eta Mutrikuko lehen hezkuntzako ikasleei zuzendu zaie lehiaketa, 6 eta 12 urte bitartekoei. Haur eta gaztetxoek bikain erantzun diote deialdiari eta marrazki mordoa jaso ditugu; guztira 900 marrazki. Zuek bai artistak!

Hiru kategoria ezarri dira, ziklo bakoitzeko bat, eta kategoria bakoitzean lanik onenak saria eskuratu du. Horrez gainera, marrazki guztien artean onenari sari nagusia eman zaio. Hauek dira kategoria bakoitzeko irabazleak:

 

  • LH1 eta LH2 irabazlea: MARTIN ULAZIA, Goizeko Izarra, Mutriku.

  • LH3 eta LH4 irabazlea: MIKEL GONZALEZ, Luzaro, Deba.

  • LH5 eta LH6 irabazlea: MALEN LARRAÑAGA, Oikia Eskola, Zumaia.

 

Hiru saridun hauek diploma eta Aquariumeko oroigarri bat jaso dute. Bestalde, marrazki guztien artean onenak sari nagusia eskuratu du: berarentzat eta bere familiarentzat Aquariumerako sarrerak eta Bokado jatetxean bazkaria.

  • IRABAZLE NAGUSIA: GARAZI IRIZAR, Zumaiako Herri Eskola (LH5)

 

Mila esker ikastetxe eta ikasle guzti-guztioi parte hartzeagatik eta zorionak irabazleei!

  

"Balearen bila" marrazki lehiaketako sariak banatu dira