Euskal Kostaldeko Geoparkeak Europa Atlantikoko Geoturismo ibilbidea erakusten duen dokumentala estreinatzen du

2020-04-08

Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparkeak parte hartu du Europa Atlantikoko Geoturismo ibilbidea erakusten duen dokumentalaren produkzioan, natura, kultura eta geologia batzen dituen 12 helmuga zoragarriz osatutako ibilbidea.

Dokumental hau, Euskal Kostaldeko Geoparkeak parte hartzen duen Atlantik Geoparks proiektuaren baitan garatu da, Interreg Atlantic Area programaren barruan. Dokumental originala ingelesez dago eta lau bertsio desberdin prestatu dira, euskara, gaztelera, frantzes eta portugesera azpitituloekin.

UNESCOren Munduko bederatzi Geoparkeen arteko ibilbidea erakusten du. Irlanda eta Erresuma Batuan hasi, eta Frantzia, Portugal eta Espainiatik igaro ondoren, Lanzarote eta Azore uharte ezkutuetaraino iristen da.

Modu desberdin batean bidaiatu nahi baduzu, zer den geoparke bat ikasi eta lurraldeen garapen jasangarrian lagundu dezakeen geoturismoaren oinarriak ezagutu nahi badituzu, dokumental honek txundituko zaitu.

Proiektuari buruzko informazio gehiago gure web orrialdean eta Atlantic Geoparks proiektuko webgune ofizialean.  

 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Europa Atlantikoko Geoturismo ibilbidea erakusten duen dokumentala estreinatzen du