500 umek baino gehiagok hartu dute parte ikasturte honetan Geoeskolak ekimenean

2022-07-11

2021-2022 ikasturtean, Deba, Mutriku eta Zumaiako eskolek hartu dute parte programan eta 500 ikasle baino gehiagok egin du prestatu dugun unitate didaktikoren bat.

Ondare geologikoak lurraren memoria gordetzen du eta hori ulertzea ezinbestekoa da egun ditugun ingurumen erronka askori aurre egiteko. Horregatik, Geoparkean lanean dihardugu, gazteen hezkuntzaren bitartez, bertako garapena bultzatzeko eta ondare geologiko hau babesteko.

Ekimen hau Geoparkea eta honek bere baitan dituen baliabide guztiak (geologia, natura, kultura, ondarea…) ezagutzeko programa didaktiko bat da eta asmo bikoitza du: alde batetik, Geoparkean bizi diren ikasleak Geoparkea zer den jakitea, eta, bestetik, Geoparkeak dituen baliabide didaktikoak landu eta eskolen zerbitzura jartzea. Horretarako, lehen hezkuntzako lehen mailan hasi, eta DBH bukatu bitartean, ikasleek Geoparkeari buruzko hainbat eduki jasotzen dituzte.

Gainera, programaren metodologia berritzailea da eta ikasleen gaitasunak lantzen ditu. Horretarako, ikasleak lan taldeetan banatzen dira eta talde bakoitzak erronka lantzen du. Adibidez, fosilen zein iknofosilen ikerketa eta laginketa mapa geologikoan kokatzea edota paisaiaren irakurketa egitea, erliebe-forma eta egitura geologikoak ulertaraziz.

2021-2022 ikasturtean, Deba, Mutriku eta Zumaiako eskolek hartu dute parte programan eta 500 ikasle baino gehiagok egin du prestatu dugun unitate didaktikoren bat. Hiru unitate didaktiko prestatu ditu Euskal Kostaldeko geoparkeak: Amoniteak, Mutrikuko fosil erraldoiak (LH 1), Geoparkeko barrualdeko paisaia: Lasturko karsta (LH6) eta Zumaiako kostaldeko flyscharen ikerketa (DBH 4). Guztiak eskuragarri gaude gure webgunean Zientzia eta Hezkuntza atalean.

 

500 umek baino gehiagok hartu dute parte ikasturte honetan Geoeskolak ekimenean