Mutriku marinela
Aurkitu, herriko etxe eta jauregien artean, euskaldunek itsasoarekin antzinatik izan duten harreman estua
- Iraupena: 01:00
- Bisitari kopuru mugatua: 25
- Beharrezkoak: Oinetako egokiak
- Prezioa: 5,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 3,00 € )
- Irteera puntua: Mutrikuko turismo bulegoa (Txurruka plaza, Mutriku)
Mutrikuko hirigune historikoa gure kostaldean ondoen mantentzen denetako bat da. Monumentu Multzo izendatu da, interes historiko-artistiko nabarmeneko etxe eta jauregiak gorde baitira. Familia garrantzitsuen eta itsasgizon trebeen ekintza gogoangarrien istorioak ezagutuko ditugu, baina baita portuaren inguruan bizi izan ziren arrantzale anonimoenak eta emakume kementsuenak ere. Herriko kaleetan barrena, euskal kostaldeko herri arrantzaleen historiaren zati bat deskubrituko dugu.