Zuzendaritza Batzordearen kargu aldaketak Geogarapen elkartean

2013-11-11

Pasa den urriaren 24an egin zuen Geogarapen Elkarteak, Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkarteak, asanblada orokorra eta bertan, besteak beste, Zuzendaritza Batzordeko kideen aldaketa adostu zen.

Zuzendaritza batzordea lehendakariak, lehendakariordeak eta idazkariak osatzen dute eta bi urtean behin berritu beharra dago.

Honela, hauexek dira datorren 2 urteetarako izendapen berriak:

  • LEHENDAKARIA: Joseba Palenzuela, Mutrikuko Alkatea
  • LEHENDAKARIORDEA: Maider Zubikarai, Debako Alkatea
  • IDAZKARIA: Iñaki Agirrezabalaga, Zumaiako Alkatea

 

None
Zuzendaritza Batzordearen kargu aldaketak Geogarapen elkartean