Zatoz Euskal Kostaldeko Geoparkera gabonetan

2019-12-18

Gabonetan Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatu aukera zabala eskainiko du, abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra arte.

Aurten ere, Euskal Kostaldeko Geoparkeak familia osoari zuzendutako bisita gidatu eskaintza zabala prestatu du gabonetarako. Abenduaren 21etik errege egunera bitarte, proposamen ezberdinak eskainiko ditu, bertako ondare geologikoa, kulturala eta naturala ezagutu eta bizi ahal izateko.  

Geoparkeko flyscha uretatik ikusteko itsas-ibilaldiak, Geoparkearen barnealdean familiartean egiteko ibilbideak edota proposamen kulturalak eskainiko ditu Geoparkeak Deban, Mutrikun eta Zumaian. Denera, 29 irteera gidatu prestatu dira.

Bisita gidatuen egutegia, informazio osoa eta ordutegiak hemen kontsulta daiteke. Egin zure erreserba on line!

Zatoz Euskal Kostaldeko Geoparkera gabonetan