2026-07-28
Udazken hasieran, hainbat geoparkeko ordezkariak Zumaian bilduko dira, ondarearen, komunikazioaren, hezkuntzaren eta turismo jasangarriaren interpretazioko profesionalekin batera gogoeta egiteko. Jardunaldi Irekiak Geoparkeen Sarearen esperientziak trukatzeko urteko foro nagusia dira.
Edizio bakoitza geoparke desberdin batean egiten da, eta hainbat arlotan ekimenak eta jardunbide egokiak partekatzeko aukera ematen du, hala nola ondare geologikoaren kontserbazioan, hezkuntzan, dibulgazio zientifikoan, gizartearen parte-hartzean eta garapen iraunkorrean. Jardunaldi hauek Euskal Kostaldeko Geoparkeak geologia-ondarearen kudeaketan eta hedapenean erreferente gisa duen papera indartzen dute.
Edizio honetan, PROGRAMAK interpretazioa eta komunikazioa izango ditu ardatz, ondarea herritarrei hurbiltzeko eta geologiaren, paisaiaren, biodibertsitatearen, kulturaren eta tokiko nortasunaren arteko harreman estua balioesteko funtsezko tresna gisa ulertuta. Lurraldea ikuspegi integratzailetik aditzeko garaian kontakizunek duten garrantziaz hausnartzeko gonbita egingo dute jardunaldiek. Ikuspegi integratzaile horretan, zientzia, historia, kultura eta geoparkeetako herritarrak, elkarrekin bizi dira.
Programak hitzaldiak, esperientzia-mahaiak eta solasaldiak uztartuko ditu, baita landa-bisitak ere, Geoparkea eta lurralde horretan garatutako zenbait interpretazio-ekimen ezagutzeko. Egitarau osoa eta izen-emate orokorra egiteko prozedura laster jakinaraziko dira.
