
Geoparkeen Sarearen Jardunaldi Irekiak urtero egiten den topaketa da, eta bertan elkartzen dira estatuko hemezortzi geoparkeetako ordezkariak, adituak, hezitzaileak, kudeatzaileak eta baita tokiko komunitateak ere, esaterako, kultur elkarteak.
Jardunaldi Irekien helburua geoparkeei buruzko ezagutza zabaltzea da, esperientzien trukea bultzatuz, lankidetza indartuz eta ekimen bateratuak bultzatuz.
XI. edizioa Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo da, eta ondarearen interpretazioa eta komunikazioa izango ditu ardatz. Lurraren historia geoparkeen bidez kontatuko da, eta lurralde bakoitzean erabilitako euskarri eta materialen adibideak erakutsiko dira.
