UNESCOren Munduko Geoparkeen Nazioarteko 7. biltzarrean da Geoparkea

2016-09-27

UNESCOren Munduko Geoparkeen Nazioarteko 7. biltzarra irailaren 27tik 30era egingo da English Riviera Geoparkean.

Euskal Kostaldeko Geoparkea gaur hasi eta ostiralera arte luzatuko den UNESCOren Munduko Geoparkeen Nazioarteko 7. Biltzarrean da, Devon hirian (Erresuma Batua). Biltzarrak UNESCOren babesa eta laguntza du.

English Riviera Unesco Global Geoparkeak hartuko du zazpigarren edizio hau eta bertan batuko dira egun mundu osoan zehar dauden 120 geoparkeetako 700 inguru ordezkari.

Nazioarte mailako hitzordu garrantzitsu honetara joan dira Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso, eta Zuzendari Zientifikoa, Asier Hilario. Azken honek, gainera, Antorpozenoari buruzko hitzaldia eskainiko du, "Anthropocene. A common subject and a great opportunity for Geoparks worldwide" izenburupean.

Konferentziaren baitan, Munduko Geoparkeen Sareak (GGN) I. Ohiko Asanblada Orokorra egingo du, geoparkeen historian mugarri izango den ekimena, hain zuzen ere.

Informazio osoa www.ggn2016.com webgunean eta twitterren: #GGN2016.

UNESCOren Munduko Geoparkeen Nazioarteko 7. biltzarrean da Geoparkea