2018-04-17
Turismo Jasangarriaren Europako Kartari buruzko jardunaldia egin du gaur Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak, Debako Agirre Jauregian.
30 bat lagunek parte hartu dute gaur goizean Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak antolatu duen jardunaldian, 'Turismo Jasangarriaren Europako Karta Eremu Babestuetan' izenburupean. Parte hartzaileen artean, Geoparkeko hiru udaletako teknikariak eta turismo arloko enpresak egon dira. Jardunaldia Debako Agirre Jauregian egin da eta goiz osokoa izan da.
Bertan Europarc Fundazioko ordezkari batek Turismo Jasangarriaren Europako Karta (CETS) zer den, zein inplikazio dituen eta agiria lortzeko zer pauso eman behar diren azaldu du.
Turismo Jasangarriaren Europako Karta Europarc Fundazioaren ekimena da; helburua da eremu babestuetan turismo jasangarriaren aldeko tokiko estrategia bat garatzea, inplikaturiko eragile guztien arteko adostasun eta konpromisoaren bitartez. Karta bat dator Agenda 21ak jasotzen dituen gomendioetan adierazitako munduko eta Europako lehentasunekin, 1992an Rioko Lurraren Gailurrean adostutakoak.
Informazio gehiago: