Tremp-Montsec geoparkearen proiektuko ordezkarien bisita jaso du Geoparkeak

2016-02-04

Tremp hiriko (Lleida) eragile publiko eta pribatuek osatutako ordezkaritza zabal baten bisita jaso du Euskal Kostaldeko Geoparkeak, esperientziak elkartrukatu eta Geoparkeak egiten duen lana bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.

Otsailaren 3an eta 4an Tremp-Montsec eskualdeko 30 bat lagunen bisita jaso dugu Euskal Kostaldeko Geoparkean. Horien artean izan da Tremp hiriko alkate Joan Ubach eta, berarekin batera, sektore publiko eta pribatuko beste hainbat ordezkari. Bisitaren helburua esperientziak elkartrukatzea eta Geoparkeak egiten duen lana bertatik bertara ezagutzea izan da.

Bi egunez, Geoparkeko gerenteak eta zuzendari zientifikoak lagunduta, Leire Barriuso eta Asier Hilario, hurrenez hurren, Geoparkea osatzen duten 3 udalerriak ezagutu dituzte, Mutriku, Deba eta Zumaia, baita beste zenbait interesgune ere, hala nola, Elorriaga, Olatz, Goienetxe gaztandegia edota Ekainberri, besteak beste.

Tremp hiriak Conca de Tremp-Montsec geoparkearen proiektua sustatu du eta hautagaitza aurkeztu du Europako Geoparkeen Sarera batu ahal izateko. 

Mutrikun, Marta Amonarriz turismo teknikariarekin

 

Taldeko kideak Asier Hilarioren azalpenei adi

 

Tremp-Montsec geoparkearen proiektuko ordezkarien bisita jaso du Geoparkeak