Euskal Kostaldeko Geoparkeak Mutrikuko Olatu plantara doako bisitak antolatu ditu igande honetarako Asteklima ekimenaren baitan

2021-09-23

Erreserbak Geoparkeko webgunean egin behar dira deskontu kode hau erabiliz:

#asteklima

Datorren iganderako, hilak 26, Mutrikuko Olatu plantara bisita gidatuak antolatu dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen duen Asteklima ekimenaren baitan. Hiru irteera egongo dira:

  • 11:00-12:00 (gaztelaniaz)
  • 12:00-13:00 (euskaraz)
  • 13:00-14:00 (gaztelaniaz)

2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen merkataritza planta. Ikus-entzunezko batek lagunduko digu ulertzen zer-nolako teknologiak erabiltzen diren energia lortzeko itsasoaren indarretik, eta munduan erreferentea den instalazio gertutik ezagutuko dugu. 

Erreserba Geoparkearen webgunean bertan egin behar da zuzenean, #asteklima deskontu kodea erabiliz. 

Asteklima

Asteklima, Euskadiko Energia eta irailaren 24tik urriaren 3ra, ospatuko den ASTEKLIMA Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen baitan antolatzen da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du ekimen hori, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez. 

ASTEKLIMAk jarduera-programa zabal bat garatuko du herritarrak berotze globalaren eta trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean mobilizatzeko.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Mutrikuko Olatu plantara doako bisitak antolatu ditu igande honetarako Asteklima ekimenaren baitan