Munduko lehen 100 interesgune geologikoen inbentarioa aurkezteko kongresua Geoparkean egingo da urrian

2022-08-01

Zumaian ospatuko da urriaren 25etik 28ra eta kongresuaren izen-ematea zabalik dago hemen

Urriaren 25etik 28ra Munduko lehen 100 interesgune geologikoak aurkeztuko dira Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo den nazioarteko ekitaldi batean.  "The First 100” izenburua du kongresuak, Zumaian egingo da eta Geoparkearen webgunean aurkitu daiteke informazio osagarri guztia eta izena emateko formularioa.  

Geologia Zientziaren Nazioarteko Elkargoan (ingelesez International Union of Geological Sciences, IUGS) parte hartzen duten ia 40 naziotako 200 adituek hartu dute parte proiektuan eta helburua da mundu osoko gune geologikoak ezagutzera ematea eta balioan ipintzea.  

Hainbat diziplina geologikotako adituek 190 interesgune ebaluatu dituzte eta hautagai horietatik "First 100 IUGS Geological Heritage Sites" inbentarioa sortu dute. Leku horiek geozientzia komunitate guztiak ezagutzen ditu Lurraren eta bere historiaren ulermenean duten eraginagatik. Era berean, IUGSen 60. urteurrena ospatuko da. Era berean, IUGSen 60. urteurrena ospatzeko ekitaldia izango da.

 *Kongresua bere osotasunean ingelesez egingo da.

 

Munduko lehen 100 interesgune geologikoen inbentarioa aurkezteko kongresua Geoparkean egingo da urrian