Mendi irteera antolatu du Geoparkeak iganderako: "Geoparkeko Bira"ren 1. etapa

2019-05-13

"Geoparkeko Bira" deritzon egitasmoa abiatuko du Geoparkeak igandean, hilak 19, lurralde osoa zeharkatuko duen mendi-ibilbidearen lehendabiziko etapa eginez: Saturraran - Olatz.

Geoparkearen Astearen baitan, datorren igandean, maiatzak 19, mendi irteera egingo da Mutrikun. Hain zuzen, "GEOPARKEKO BIRA" deritzon egitasmoa abiatuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak, lurralde osoa zeharkatuko duen mendi-ibilbidearen lehendabiziko etapa eginez, Saturraranen hasi eta Olatz auzoraino. Geoparkearen asmoa da, urtez urte, Geoparkeko Bira osatuko luketen 8 etapak burutzea. 

Lehendabiziko etapa honek, 9,5 kilometro ditu eta zailtasun gutxikoa da; 500 bat metroko desnibela pilatzen da. Hitzordua 9:00etan izango da, Mijoa industrialdean. Itzulerako bidea autobusez egingo da.

Plaza kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, Mutrikuko turismo bulegora deitu behar da, 943 60 33 78 telefonora.

  • Ikusi egitarau osoa: Europako Geoparkeen IX. Astea
  • Mendi irteera antolatu du Geoparkeak iganderako: "Geoparkeko Bira"ren 1. etapa