Marrazki lehiaketak baditu saridunak

2017-06-05

“Labarretako izakiak” goiburupean, Debako, Mutrikuko eta Zumaiako lehen hezkuntzako ikasleei zuzendu zaie lehiaketa. Harrera oso ona izan du deialdiak eta, guztira, 557 marrazki jaso dira.

Zikloak kontutan hartuta, hiru kategoriatan banatu dira sariak. Horrez gainera, marrazki guztien artean onenari sari nagusia egokitu zaio. Hauek dira irabazleak:

LH1-2 lehenengo zikloan, irabazlea IRATI URREIZTI GONZALEZ izan da, Mutrikuko San Miguel Ikastetxeko ikaslea.

 

LH3-4 bigarren zikloan, irabazlea NIKOLAX LARRAÑAGA ALBERDI izan da, Oikiako Eskolako ikaslea (Zumaia).

 

LH5-6 hirugarren zikloan, irabazlea MAREN ALKORTA ARREITUNANDIA izan da, Mutrikuko San Miguel Ikastetxeko ikaslea.

 

Gainera, marrazki guztien artean onenak sari nagusia eskuratu du: berarentzat eta bere familiarentzat Errioxako Enciso herrian dagoen “El Barranco Perdido” paleoabentura parkea ezagutzeko bidaia (sarrerak eta gau bateko egonaldia).

IRABAZLE NAGUSIA NORA DEL OLMO izan da, Debako Luzaro Ikastetxeko ikaslea.

Mila esker ikastetxe eta ikasle guzti-guztioi parte hartzeagatik eta zorionak irabazleei!

 

Marrazki lehiaketak baditu saridunak