2018-05-17
Geoparkeen Europako Astearen baitan antolatu diren ekitaldien artean, maiatzaren 30ean, asteazkena, Geoparkeak GeoTalks ekimenaren bigarren edizioa hartuko du.
James Cameron film zuzendari eta ekoizle entzutetsuak duela 15 urte Zumaian filmatu zuen “Volcanes del mar profundo” (Volcanoes of the Deep Sea) dokumentalaren emanaldia egingo du Euskal Kostaldeko Geoparkeak maiatzaren 30ean, Geoparkeen Europako Astearen baitan antolatu dituen ekitaldien artean. 45 minutuko iraupena du filmak eta itsaso sakonera bidaia zirraragarria egiteko gonbidapena egiten du.
Emanaldiaren ostean, solasaldi irekia egingo da eta itsaso sakoneko misterioen inguruan arituko dira bi zientzialari eta komunikatzaile ezagun:
Asier Hilario, Geoparkeko zuzendari zientifikoak moderatzaile lanak egingo ditu. Zientziari, bizitzari eta itsaso sakonari buruz arituko dira eta aukera ezinhobea izango da bi aditu hauek elkarrekin ikusi eta entzuteko.
Ekitaldia irekia izango da. Zumaiako Aita Mari zinean egingo da, 19:00etatik aurrera.