Lasturko Mendi Martxaren hirugarren edizioa egingo da martxoaren 18an

2018-01-16

Izen ematea zabalik da www.kirolprobak.com webgunean. Parte-hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: 28 kilometrokoa eta 20 kilometrokoa. Euskal Kostaldeko Geoparkea laguntzaile izango da. 

Izarraitz Bizirik elkarteak, Itziarko Auzo Udalaren eta Geoparkearen laguntzarekin, Lasturko Mendi Martxaren hirugarren edizioa prestatu du datorren martxoaren 18rako, igandea. Geoparkeko karst mendiguneari bira emango diote parte-hartzaileek, ikuspegi ederrez gozatzeko.

Izena eman daiteke dagoeneko www.kirolprobak.com webgunean. Martxoaren 1a baino lehen izena ematen dutenek hamar euro ordaindu beharko dute, eta martxoaren 2tik 15era, hamabi euro.

Goizeko 7:30ean aterako dira parte-hartzaileak Lasturko plazatik. Bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea, 28 kilometrokoa; eta, laburra, 20 kilometrokoa.

 

ABANTAILAK PARTE-HARTZAILEENTZAT:

Geoparkeko establezimendu kolaboratzaileen eskutik, abantailak izango dira martxako parte-hartzaileentzat:

 

 

Lasturko Mendi Martxaren hirugarren edizioa egingo da martxoaren 18an